2010-10-04

ESKOLA 2.0 mintegia: 6.mailako tutoreak

1.-Taldearen nahiak
Hasi baino lehen ikus dezagun zeintzu diren zuen espektatibak. Bete ezazue formularioa, arren.
2.-Informazio interesgarriak:
Asmoa: erabiltzea gune hauek normaltasunez, informazio jasotzeko, ikasteko tresna berriak, parte hartzeko, kooperatzeko

3.- Mintegi honen Helburuak (hausnartzeko)

1.- Honako baldintzak betetzen dituzten atazak, lan unitateak sortu,:
-Besteen artean, konpetentzia digitala lantzea
-Kooperaziorako metodologia kontuan hartzea
-Ikasleen norbanako autonomia eta iniziatiba erraztea
-Ikaslearen jarduera garatzea
-Testuinguruzkoak eta ikaslearen bizipenetik hurbilak izatea
-Diziplinartekotasuna kontuan hartzea, behin eta naturaltasunez erabil daitekeen.
2.- Proposaturiko atazak aurrera eraman ikasgelan, martxan jartzeko laguntza eta jarraipena eskainiz.
3.- Lan egiteko era horren jarraipena sustatzea, norberaren ikasgelan, praktika onak aditzera ematen, kolaborazio sareen sormena errazten, bai zentroan, bai zentroen artean, materialak, esperientziak eta emaitzak partekatuz.
4.- Atazari dagozkion tresna digital egokien katalogoa egin. Halaber, hezteko funtsarekin erabilera egokian trebatu.
5.- Irakasleen praktikaz hausnartu, Eskola 2.0 ko aldagaiak sartuz
6.- Lan kooperatibo giroa sortu mintegi-kiden artean, haien zentroetara zabaltzeko lan egiteko era hau.
7.- Aldi bereko mintegi birtuala sortu, B04ko moodle-n. Gune horretan partaidetza, elkarlana, iritzien trukatzea, materialak partekatzea… bultzatuko da, presentziazko mintegian ez daudenetan.

ZER EGINGO DUGUN
Helburuetan aipaturiko ezaugarriak betetzen dituzten curriculum atazak diseinatu, tresna digitalen potentzialtasuna aprobetxatuz, eta aurrera eraman ikasgelan.
Konpetentzien garapena sustatu nahi dugu, konpetentzia digitala barne, honek duen beste konpetentziak garatzeko tresna den neurrian eta, halaber, gune propio behar duen konpetentzia gisa.

EDUKIAK
1.- Konpetentzia-ataza: elementuak, egitura, metodologia, ebaluatzeko tresnak
2.- Atazaren arabera, tresna digitalen erabilpena. Konpetentzien arabera, izan litezke:
Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia, blogs, cómics online, podcast, radioweb, aurkezpenak online, googlesdocs eta abarrak erabiliz ahozko adierazpena, ahozko interakzioa, idatzizko adierazmena landu.
Ikasten ikasteko konpetentzia:
Ikerketak eta bilaketak egiten ikasi (WQ, cazas del tesoro…), kolaboraziorako wikiak, denbora-lerroak
Zientzia konpetentzia:
Google maps, Google Earth, kontzeptu-mapa, simulatzaileak…
Hiritartasuna konpetentzia:
Parte hartzea sustatzen duten metodologiak, kolaborazioa (elkar-lana). Sare sozialak (Ning, Facebook) beste lurraldeetako ikasleriarekiko proiektuetan parte hartzea.
Matematika konpetentzia:
Simulatzaileak, geometria lantzeko online programak…
3.- Diseinatutako atazen garapenerako oinarri metodologikoak. Besteen artean, lan kooperatiboa
4.- Praktikaren inguruko hausnarketa: Eskola 2.0
5.- Mintegiaren inguru birtuala maneiatu
5.- Atazen katalogoa sortu

0 comentarios:

About This Blog

  © Blogger templates 'Neuronic' by Ourblogtemplates.com 2008

Back to TOP