2010-11-21

Laugarren saioa: Gcalendar

ALBISTEAK
1.- Hilaren 18 eta 19an, Barakladoko frontoian, zuen ikastetxeetako ikasle asko hurbildu ziren Internet eskola ekimenean parte hartzeko. Hemen, Larrea eskolako ikasleak. Bosco , Trueba , Alazne eta La Milagrosa hemen aipatzen dituzte. 
Eskola 2.0 txokoan, galdetegia bete zuten. Erantzun dute 350 ikaslek eta adierazgarria izan daitezke erantzunak .Hona hemen bi galderen erantzunak:
Pentsatzekoak, ezta?
2.- JEDI: Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak, Deustuko unibertsitatean: Abenduak 16 eta 17 , arratsaldez.

AURREKO SAIOAN
Hirugarren saioan, formularioa egin zenuten "irakurketa ohiturak" jakiteko. Gaurkoan, galdetegiei buruzko kontu hauek ikusiko ditugu:
Tresnak: kalkulo orrian dauden aukerak:
  • Itxi datu -jasoera
  • Bertan behera kargatu (xls, ods, html... formatu desberdinak)
  • Datuen laburpenak eta datu guztiak
Formularioaren edizioan ikusteke zeudenak: galdetegia nola bidali (emailez, estekatu edo txertatu blog batean); agertzen den agurra aldatu...

Zuek eginikoak nahiko praktikoak zirelakoan prestatu genituen. Halere, Web 2.0ko jardueren ebaluazioa atalera aurreratuz, errubrikak ere egin daitezke formulario erabiliz. Hau da adibidea.
Agedak eginiko galdetegia, Photopeach erabiliz. Bitartekoak anitzak dira...

G-CALENDAR
Egutegiak aukera asko ematen digu lanean:

  • Ikastetxeko lankideekin partekatu bilerak, koordinazioak…
  • Gurasoekin: publikoa jartzen da ebaluazio, azterketa, lanen epeak. Gurasoekiko elkarrizketa egunak (aukeratzeko eguna formulario erabil daiteke)
  • Ikasleekin: irteerak, ekintzak, ordutegia, kontrolen datak, lanen epeak…
Aurreko kauetan, egutegi bana izaten da eta partekatzen da:
  1. Gurekin batera idatziko badute
  2. Irakurtzeko baimena soilik

Erabiliko ditugun materialak:
  • Tutoriala: lehen pausuak
Jarraian, adibidea duzue: zuen blogean txertatu daitekeen egutegi publikoa:

0 comentarios:

About This Blog

  © Blogger templates 'Neuronic' by Ourblogtemplates.com 2008

Back to TOP